XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen Saila: EUSKARAREN PRESENTZIA UDAL BATZORDE POLITIKOETAN.

Sarreran aipatu dugun bezala Udal Batzorde Politikoaren izena ematen diogu 1979.go Udal Hauteskundeen ondorioz aukeratuak izan ziren alkate eta zinegotziek osotzen duten Udal Batzorde edo Gorporazioari.

Han bertan esaten genuen bezala atal honen helburua zera da; ea Udal Batzorde horietan, nahiz Batzordean osorik nahiz zinegotziak banaka harturik, zenbatek ezagutzen duten euskara eta batez ere zenbat erabiltzen duten bai Udal Batzordeetan, nola hitzez hala idatziz, eta bai herritarrekin harremanetan.

Beste ataletan egin dugunaren antzera hemen ere, lehenik, datuak ikuspegi orokor batetik aztertuko ditugu eta ondoren ikuspegi zehaztuetatik, geografikotik eta demografikotik hain zuzen, aztertzen ahaleginduko gara.